Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Baserriz baserri ibili dira Añorgako oilasko biltzaileak, dantzan, eskean eta giro ederrean

Dokumentuaren akzioak

Baserriz baserri ibili dira Añorgako oilasko biltzaileak, dantzan, eskean eta giro ederrean

Egilea
Beñat Parra
Komunikabidea
Hirutxulo
Tokia
Añorga
Mota
Albistea
Data
2025/07/14
Lotura
Hirutxulo
oilasko
Añorgako oilasko biltzaileak, egin duten geldialdietako batean dantzan.Joseba Parron San Sebastian

Azken txanpan murgiltzen hasi dira Añorgako Karmengo jaiak, gaur ospatzen ari diren Kuadrillen Egunarekin (hilak 14). Tradizioari eutsiz eta asteburuko neke eta ajeari aurre eginez, oilasko biltzaileak goizean goiz abiatu dira Jolas Etxetik, baserriz baserri eskean eta dantzan aritzeko.

Dantzatzeko, mokadua egiteko eta zintzurrak bustitzeko hainbat geldialdi egin dituzte, hala nola, Gaztelumenditarren etxean eta Errekalde elkartean. Jai giro ederrean ibili dira, eta horren erakusgarri da Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako irudi bilduma, jarraian ikus dezakezuena.

 

 

Dokumentuaren akzioak