Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Baserriz baserri dantzan

Dokumentuaren akzioak

Baserriz baserri dantzan

Komunikabidea
Ataria
Tokia
Lizartza
Mota
Albistea
Data
2025/02/22
Lotura
Ataria

Lizartzako inauteriak bete-betean ari dira ospatzen, eta gaur baserrietatik puska biltzeko eguna izan da. Dantzariek eta txistulariek dantza eta musika jarri dute, eta horiei laguntzen txantxoak joan dira.

Goizeko zazpietan jarri dira martxan puska biltzaileak. 40 pertsona inguru elkartu dira, behor eta guzti, baserrietara bisita eginez, eta dantzak eta musika eskainiz. Elkartean txokolatea hartu ondoren, abiatu dira baserriz baserri. Txistulari bezala aritu da Alxarte Aiestaran gaurkoan: «Itziarrek eskatu zidan ea doinuak erakutsiko nizkion, eta gero bera ateratzen bazen, ni ere aterako nintzela. Gero Olatzi komentatu genion, eta hiru emakume atera gara txistulari bezala». Bederatzi doinu jotzen dituzte, eta txandakatuz joaten dira baserri bakoitzean bat edo bi eskainiz.

Etxe-zahar baserrian geldialdia egin dute, hamaiketakoa hartzeko, eta horren ondoren arin-arina, fandangoa eta kalejira dantzatu dituzte. Hor zenbait txantxo ere animatu dira dantza egitera. Segizioaren atzetik behorra joan da, eta berak eraman ditu baserrietakoek emandakoak.

Herrigunean, bitartean, eguerdian hasi dira mozorrotuen desfilearekin txarangaren doinuez lagunduta, eta gero elkartzekoak ziren dantzari, txistulari eta txantxoekin Arrateko zubian. Jarraipena herri bazkari autogestionatuarekin ematekoak ziren, herriko frontoian.

Dokumentuaren akzioak