Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Baserritar jantzien erakusketa bihartik, Jantziaren Zentroan

Dokumentuaren akzioak

Baserritar jantzien erakusketa bihartik, Jantziaren Zentroan

Duela mende bat baserritarrek soinean zeramaten jantzia ezagutzeko aukera eskainiko du Jantziaren Zentroak beheko solairuan.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2023/10/31
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Baserritar jantzien erakusketa bihartik, Jantziaren Zentroan. Argazkia: Jantziaren Zentroa

Iraultza Dantza taldeak urtero antolatzen duen baserritar jantzien erakusketak, ateak zabaldu ditu bihartik eta 2024ko urtarrilaren 7ra arte Jantziaren Zentroan.  Duela mende bat baserritarrek soinean zeramaten jantzia ezagutzeko aukera eskainiko du Jantziaren Zentroak beheko solairuan.
 
16 jantzi ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek XX. mende hasierako jantzi originalen zein argazkien erreplikak. Gipuzkoa, Bizkaia, Zuberoa eta Lapurdiko jantziak dira, hamabi emakumeenak, bi gizonenak eta eta neska -mutikoen traje bana. Erakusketa girotzeko gainera, pareko partetan argazki zaharrak jarriko dituzte, Eulalia Abaitua (Bilbo 1853-1943) argazkilariak duela ehun urte baino gehiago Euskal Herriko baserritarrei ateratako irudiak, zehazki. Bilduma hori, Euskal Museoaren esku dago gaur egun.
 
Erakusketarako sarrera doakoa da eta asteburuetan eta jai egunetan izango da zabalik: larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik, 20:00etara; eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara. Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an, Jantziaren Zentroa itxita egongo da.

Dokumentuaren akzioak