Dokumentuaren akzioak
Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa, gaur, ETB1en
Agerketaren 41. edizioa irailak 21ean grabatu zen Basauriko Bizkotxalde parkean.
Hauek dira ikusiko ditugun talde eta emanaldiak: Foruako Urdaibai taldeak 'Elizaldeko aurreskua' dantzatuko du; Oiongo Danzantes de los Santos Patronos taldeak 'Danza de los Santos Patronos'; Legazpiko Sustraiak taldeak bertoko 'Ezpata dantza', 'Guda dantza' eta 'Agurra', eta Nafarroa Beherako Arboti herriko Burgaintzi taldeak 'Kabalkada'ren zenbait pieza, hala nola, 'Makil txiki', 'Gabota' eta 'Muxiko'.
Amaitzeko, Nafarroako Zangoza herriko Rocamador taldeak bertako zaindariaren omenez egiten diren zenbait pieza dantzatuko ditu: 'Cantarico', 'Polka' eta 'Jota vieja', guztietan zaharrena.
Dokumentuaren akzioak