Dokumentuaren akzioak
«Barruak mugitu nahi ditugu; jendeak emanaldia ulertu ez badu ez da gure helburua bete»
[AUDIOA]
«Barruak mugitu nahi ditugu; jendeak emanaldia ulertu ez badu ez da gure helburua bete»
Dantza garaikidea egiten dute, eta martxoaren 25ean “Su Artean” antzezlana aurkeztu zuten, sua eta emakumeen arteko loturaren ideia eraldatzeko asmoz. Historikoki, suntsiketarekin lotutako elementuari buelta eman eta sua sorkuntzarekin lotu zuten. Baina hau ez da eraldatu nahi izan duten patroi bakarra izan, “Barruak hautsiz” lana ere sortu baitute, orain arte egindako obrarik intimoena. Honek, barneak askatzea eskatu die, hitzez esateko gai ez direnak, gorputzaren bidez kontatu dituzte eta polita izan den arren, gogorra ere izan dela onartu digu Leirek.
Ikuspegi ludikotik harago joan nahi dute “Sutan”eko kideek, baina horretarako ezinbestekoa da ikuslearen aldetik ezagutza egotea, gozatzetik ulertzera tartea dagoelako. Garaikide den orok ateak zabaltzea eskatzen du, izan ere, aldaketa ekarri nahi dute dantzaren bitartez, baina jendeak ez badu ulertzen, ezinezkoa da helburua betetzea.
Dokumentuaren akzioak