Dokumentuaren akzioak
Barraskilo bihurtu arte
Blanca Arrietaren konpainiak 'Silvery Snot' obra estreinatuko du gaur Gasteizen

John Scottek bizi duen egoera horren gaineko gogoeta da Silvery Snot, gaur Blanca Arrietaren Ciento cincuenta cuerdas konpainiak estreinatuko duen dantza emanaldia. Dublingo sortzaileak propio sortu du obra hau Arrietarentzat: «Nik Dublingo hainbat konpainiarekin egin izan dut lana, ez berarekin zehazki, baina oso gertutik ezagutzen nuen eta gogoa neukan berarekin lan egiteko, eta guretzat zerbait berezia egin zezan proposatu nion». Bilbora etorri Dublindik, eta Arrietaren Memoriak lana ikusi zuen sortzaileak. «Hori izan zen abiapuntua, nire lengoaia ikusi zuen eta hortik gertu zegoen zerbait egin zuen».

NARRATIBOTASUN HANDIKO LANA. Eszenario huts batean, zuri koloreko lurraren gainean, hiru dantzari gizonezko jarri ditu John Scottek: Igor Calonge, Robert Jackson eta Jorge Lastra. Borja Ruizen argi diseinua eta Marian Gerrikabetitiak sorturiko musika izango dituzte helduleku bakar.

«Dantzarien helburua bigun bihurtzea izango da, har bat edo barraskilo bat bezain bigun, hezurrak desagertzeraino bigundu nahiko dute euren gorputza». Aldatu egin nahi dute pertsonaiek. Aldaketa garaian baitago John Scott bera ere.

Aldatu eta barraskilo bihurtzean, arrastoa uzten joango dira pertsonaiak, izan direnaren arrastoa.«Ez da dantza oso teknikoa», azaldu du Arrietak. Narratibotasun handiko lana da. «Hitza eta mugimendua nahasten dira, eta zehaztasunak garrantzi handia dauka».

Obra: 'Silvery Snot'. Sortzailea: John Scott. Konpainia: Ciento cincuenta cuerdas. Lekua: Gasteizk o Federico Garcia Lorca aretoa. Eguna: Gaur. Ordua: 20:30ean.
Dokumentuaren akzioak