Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Barkoxeko 'Ürrats kolektiboak' pastoralak bi süjet ukanen ditu

Dokumentuaren akzioak

Barkoxeko 'Ürrats kolektiboak' pastoralak bi süjet ukanen ditu

Komunikabidea
Euskal Irratiak
Tokia
Barkoxe
Mota
Albistea
Data
2025/02/19
Lotura
Euskal Irratiak

 [AUDIOA]

Aurten ere bi süjeta ukanen ditu Xiberoako pastoralak. Barkoxtarrek asteburu honetan egin dute kargu emate ekitaldia, eta Kattin Galant-Sühit nahiz Xalbat Jaureguiberriren esku utzi dituzte bi pertsonaia nagusiak antzeztearen ardura. 'Ürrats kolektiboak' izenburupean, iragan mendeko borrokak ekarriko dituzte barkoxtarrek oholtza gainera, izan laborantza, euskalgintza edota abertzaletasunaren alorrekoak. Izenaren logikari jarraiki, pastorala kolektiboki idaztearen eta zuzentzearen hautua egin dute. Horregatik, lehen aldiz, zazpi idazleren esku utzi dute lana, horien artean, Patrick Queheille, Laurie Pinque, Jon Gamiotxipi, Petti Galant, Xaxi Hobiague, Joanes Etxebarria eta Otxanda Queheille. Antzezlana ere hiru errejentek zuzenduko dute, Margita Queheillek, Aña Iriartek eta Maritxu Galantek. Egiteko manera berezi honek badu bere zergatia gibelean. Etxahun elkartekoek azaldu dutenez, «jakintzen eta arduren transmititzea» ukan dute ardatz. Pastorala hiru aldiz emanik izanen da, 2025eko uztailaren 27an, eta agorrilaren 2an eta 10ean.

Dokumentuaren akzioak