Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Barkoxeko maskarada Lapurdin asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Barkoxeko maskarada Lapurdin asteburuan

Barkoxtarrek aurtengo maskarada larunbatean emanen dute Integrazio Batzordearen alde

Egilea
Nora Arbelbide
Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2009/04/23


Bisita berezi honen jatorrian Baionako Haiz'Egoa kultur elkarte dago. Bere baitan zuberotar jatorriko anitz ditu elkarteak. Elbarritasun mota bat pairatzen duten haurrak ikastoletan eskolatuak izan daitezen jarduten du Integrazio Batzordeak, eta harentzako diru-biltze kanpainan parte hartzea garrantzitsua da elkartearentzat. Platzainek dirua bilduko dute egun osoan, Euskal Herriaren kolorekilako txapak salduz. Diru guztia Integrazio Batzordeari emanen diote, aurten 10 urte betetzen baititu.

MASKARADA

Barrikada. 10:00etatik 12:30era. Barrikada partaide diren lau ostatuen aitzinean Kalostrape, Café Moka, Bar du Marché eta Bar François.

Maskarada. 16:00etan, Baionako merkatu estalian.

Dokumentuaren akzioak