Dokumentuaren akzioak
Barkoxeko gazteek egin Laü Bürü ikusgarria, Angelun
Barkoxeko gazteek joan den udan plazaratu Laü Bürü ikusgarria Angelun izango da igandean
Lehen partean, izan ere, aitzin istoria da aipagai. Euskal Herriko ikerlariek egin dituzten aurkikuntzak dira bereziki erakutsiak.
Garai hau azaltzeko, hezurrezko txirula, marrazkia, erritmoa, basa ahaidea, txalaparta eta dantza urratsak asmatu dituzte zati honetan, euskal kulturaren lehen hatsak plazaratzeko. Bigarren zatian, berriz, XVIII. mendeko kultura azaltzen dute, Agosti Xahoren idazkietan oinarrituz.
Parte honetan, bereziki, maskaradakarien eta errezebitzaileen arteko harremanak landu dituzte: lehengo barrikadak, karguen eta dantzen emateko orduko inauteri giroan.
Kantuak, hain zuzen ere, rap moduan emanak dira, aktoreak, berriz, esponsorizatuak dira. Azken parte hau, Barkoxeko herritarren irudimen aberatsa eta umorearen lekuko dugu.
Laü Bürü ikuskizuna sortzeko, Barkoxeko herritar guztiak bildu ziren berrogeita hama bost gazte hauen inguruan. Orotara, ehun eta laurogei bat jantzi egin behar izan zituzten obra hau egiteko.
Dokumentuaren akzioak