Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Banakoa dantzatzeari ekin diote mendaroarrek etxealdia arintzeko

Dokumentuaren akzioak

Banakoa dantzatzeari ekin diote mendaroarrek etxealdia arintzeko

Komunikabidea
Barren
Tokia
Mendaro
Mota
Albistea
Data
2020/03/28
Lotura
Barren

2020 03 28 mendaro dantzan konfinamendua

Kopla kantuan hasteko ekimenak izan zuen arrakasta ikusita, beste ekimen bat abiarazi dute Mendaroko santa eskeko taldekoek, eta Banakoa dantzatzeari emanda daude egunotan. Nork bere etxetik edo baserri ataritik grabatutako bideoekin osatu dugu bideo hau. Dantzarako, baina, ezinbestekoa da musika eta herriko musikariek ere parte hartu dute ekimenean, instrumentuan hartuta. (bideoa barruan)

Bada astebete ekimenari hasiera eman ziotela, eta geroztik, herriko beste whatsapp talde batzuetara ere zabaldu da santa eskekoek sortutako ekimenaren berri. Baserritar jantziak jantzita, nahiz kaleko jantziekin, dantzan dihardute mendaroarrek etxetik, umore eta estilo handiz. Musikariek ere jarri dute beren alea. Onintza Loiola, Xeber Loiola, eta Andoni Riaño mendaroarrek eta santa eskera eta herriko beste hainbat ospakizunetara hutsik egin gabe etorri ohi den Iñigo Loiola soinu jole debarrak ere parte hartu dute ekimenean. 

Dokumentuaren akzioak