Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ballett am Rhein talde alemanak Mahler-en zazpigarren sinfonian oinarrituako "7" eskainiko du

Dokumentuaren akzioak

Ballett am Rhein talde alemanak Mahler-en zazpigarren sinfonian oinarrituako "7" eskainiko du

Ballett am Rhein ballet alemanak "7" ikuskizuna eskainiko du Bilboko Arriaga antzokian ostiralean eta larunbatean, azaroaren 11n eta 12an, Gustav Mahler konpositorearen zazpigarren sinfonian oinarritutako lana.
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/11/10
Lotura
Deia

Martin Schläfer konpainiako zuzendari artistiko  eta koreografien arduradunak prestatu du koreografia, eta Remus  Sucheana da balletaren zuzendaria da, antzoki bilbotarreko  arduradunek jakinarazi dutenez.

Martin Schläpfer zuzendariak eta koreografia buruak 2009an  berregituratu zuenetik, Ballett am Rhein konpainiak aintzatespen  ugari jaso ditu, horien artean Urteko Konpainia Hoberenari ematen  zaiona hiru urtez jarraian, 2013an, 2014an eta 2015ean. Schläpfer  bera Urteko Koreografo aukeratu zuen 'Tanz' aldizkariak 2010ean.

Aurrekari horiekin Bilbon izango da konpainia alemana Gustav  Mahler konpositorearen zazpigarren sinfonian oinarritutako eta  Schläpfer-en beraren koreografiez hornitutako "7" ikuskizunaren bi  emanaldi eskaintzeko.

Ikuskizunean, koreografoak "kontrasteak elkarren artean modu  organikoan aritzea lortu du, oso energia berezia, munduko hainbat  aldek elkarren artean talka egitea posible egiten duen nolabaiteko  logika onirikoa sortuz agertokian". Ikuskizunak "oso irudi  emozionalak eta dantza gordineko eszenak" nahasten ditu, Mahler-ek  bere musikan hainbat "lengoaia" sartu zituen bezala.

Ballet am Rhein konpainiaren "7" ikuskizunerako sarrerak salgai  daude, 12 eta 42 euro bitartean, www.teatroarriaga.com webgunean, 946  850 850 telefonoan eta Arriaga antzokiko txarteldegietan, aurretiazko  salmenta ordutegian. 

Dokumentuaren akzioak