Dokumentuaren akzioak
Balletaren edertasunaren azpiko bortizkeria
Darren Aronofskyren 'Black Swan' filmak zabaldu du, txalo eta txistuen artean, Mostrako lehiaketa
Natalie Portman jarri du zuzendariak dantzari nagusiaren rolean, eta
ondoan izan ditu Barbara Hersey ama zikiratzailearen rolean, Winona
Ryder behera datorren dantzariarenean eta Vincent Cassel konpainiako
zuzendariarenean. Portmanen esanetan, «ego artistikoaren azterketa»
egiten du filmak. «Norbera erakarri eta nazkatzen duen nartzisismoaz
dihardu». Eta antza, Mostran atzo kreditatuentzat emandako saioan
elkartu zirenei ere gauza bera gertatu zitzaien, aldeko txalo zaparradak
eta kontrako oihu eta txistuak soilik entzun baitziren aretoan.
Lehiaketatik kanpo Robert Rodriguezek Machete filma
aurkeztu zuen jaialdiaren lehen jardunaldian. AEBetan bizi diren jatorri
mexikarreko herritarrek ustelkeriari aurre egiteko duten borroka islatu
du Rodriguezek film bizian. Gaiak gaurkotasun handia izan arren, 15
urtetik gora daramatza Rodriguezen Machete-k kontatzen duen
historia lantzen, eta, Texasko zuzendariaren ustez, ordutik gaur egunera
egoera aldatu egin da, «zorionez, gaur egun [AEBetako] gobernuak
presio handiago du herrialde gisa zerbait gehiago egiteko, herritarrek
beren arauak ezarri beharrik gabe».
Dokumentuaren akzioak