Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ballet National de Marseilleko dantzariek ‘Passione’ lana ekarriko dute Arriagara

Dokumentuaren akzioak

Ballet National de Marseilleko dantzariek ‘Passione’ lana ekarriko dute Arriagara

Arriaga Antzokiak urteko aurreneko dantza ekitaldi handia hartuko du, zein eta Passione lana. Ikuskizun hau Passione in due obran oinarritzen da; bertan, Marseillako Ballet Nazionalak, Emio Greco eta Pieter C. Scholten buru dituela, Johann Sebastian Bachen Nekaldia San Mateoren arabera birbisitatzen du.
Komunikabidea
Uriola.info
Mota
Albistea
Data
2017/01/20
Lotura
Uriola.info

Bi emanaldi izango dira ikusgai, aurrenekoa gaur, ostira, urtarrilak 20, eta bigarrena hilaren 21ean, alegia, larunbatean, biak ere 20:00etan hasita.

Passione, Franck Krawczyk musikari eta konpositoreak libreki eta maisutasun handiz moldatuta dago; asmatu egiten du sufrimendua, sentsualitatea eta sakrifizioa transmititzen, horretarako pianoaren intentsitateaz eta eskusoinuaren malenkoniaz baliatuz. Gorputzek modu pausatuan eta ausardiaz dantzatzen dute, soinuekin elkarrizketan arituz.

Grecok eta Scholtenek sortutako lanek sari ugari eta jendearen txaloak jaso dituzte mundu osoan zehar. Tinko eusten diote euren unibertso estetikoari eta eszenikoari, lengoaia klasikotik nahiz dantza postmodernotik elikatzen denari. Pianoaren eta eskusoinuaren doinuak zuzenean jasotzen dituen zazpi dantzarirentzako obra honetan, Marseillako Ballet Nazionalak dantzaren eta musikaren arteko harremana bikaina esploratzen du.

Ikuskizunerako sarrerak 10,50 eta 36 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Ballet National de Marseilleko dantzariek ‘Passione’ lana ekarriko dute Arriagara

Dokumentuaren akzioak