Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ballet izarrak, Guggenheim Bilbao Museoan

Dokumentuaren akzioak

Ballet izarrak, Guggenheim Bilbao Museoan

'Stars of Ballet'

Komunikabidea
eitb.com
Mota
Albistea
Data
2010/07/26

Ballet profesionalean aritzen diren nazioarteko izar handienetako batzuk Guggenheim Bilbao Museoan izango ditugu bihar, hilak 27. Works and Process at the Guggenheim izeneko programaren baitan, New York City Ballet, American Ballet Theatre eta Royal Danish Ballet taldeetako hainbat dantzari izango dira geurean.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Marius Petipa eta George Balanchine koreografo entzutetsuen lanak taularatuko dituzte. Tartean, Jared Angel, Sara Mearns, Ulrik Birkkjaer, Likolani Brown, Sasha Dmochowski, Sterling Hyltin, Abi Stafford eta Tom Gold dantzariak izango dira taula gainean. Tom Goldek berak sortutako bi koreografia ere izango dira ikusgai. Nazioarte mailan oihartzun handia lortu duen dantzari eta koreografoa da Gold, eta New York City Balleten bakarlari gisa aritu izan da 21 urtetan.

Mary Sharp Cronsonek sortutako programa dugu Works and Process at the Guggenheim. 1984an jaio zen New Yorken, nazioarte mailako arte eszenikoetako izen handiko artistak publikorengana gerturatzeko helburuarekin.

Sarrerak agortuta daude.

Olaeta Balleta_erakusketaIrudia handitu

Olaeta balletaren inguruko erakusketaren irudia. Argazkia: EITB

 

Dokumentuaren akzioak