Dokumentuaren akzioak
Ballet gala, San Fillippo sindromearen alde
Elkartasuna ballet bilakatu zen atzo Amurrio Antzokian. Laudioko Nuria eta Rakel akademiako ikasleek ballet emanaldi andana eskaini zituzten, herritarren gozamenerako.
Bi saio burutu zituzten, eta bietan saldu ziren sarrera guztiak. Orotara, beraz, 700 lagunek hartu zuten parte hitzorduan.
Bi zatitan bereizi zuten emanaldia. Orotariko koreografiak ikusteko aukera egon zen, klasikoak zein berritzaileak.
Galaren amaieran elkarteko kideek hartu zuten hitza, baita akademiako ikasleek ere.
Hain zuzen, eginiko ahaleginarekin lortutako emaitza izan zuten hizpide.
Ondoren, gazteek lore sorta bana eman zieten irakasleei, egindako lan guztiaren esker opari gisa.
Sarrerek 8 euroko prezioa izan zuten, eta pilatutako dirua San Filippo sindromea duten pertsonen elkarteari emango diote.
Dokumentuaren akzioak