Hamar ikuskizun ezberdinez osatutako kontzertua izan zen atzokoa; txikienak, sei urtekoak, izan ziren agertokira igotzen lehenak, eta zaharrenek eman zioten amaiera saioari. Ikasturtean ikasitakoa proban jartzeko eguna izan zen atzokoa, eta emaitzarekin pozik azaldu da Aiastui. Adierazi du kontzertua ikusteko sarrera guztiak agortu zirela, "edukiera mugei jarraiki, 260, denera".
Horretaz gain, Jana Fuente ballet irakaslearen lana goraipatu gura izan du: "Koreografia denak berak prestatu ditu ikasleekin, eta izugarrizko lana egin du aurten ere". Gaineratu du, ikuskizun bakoitzarekin musika eta irudiak uztartu zituztela, "atzeko pantailak ahalbidetu zuen hori, efektu polita sortuz".