Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ballet Biarritz Junior-en «Tximeleta», Coliseen

Dokumentuaren akzioak

Ballet Biarritz Junior-en «Tximeleta», Coliseen

Komunikabidea
Gara
Tokia
Biarritz
Mota
Albistea
Data
2006/02/04

Lan horren ondorioa da hiru dantza obra dituen ‘‘Tximeleta’’ ikusgarria. ‘‘La Nuit transfiguree’’, ‘‘La Mort du Cygne’’ eta ‘‘Bolero’’ lanak ere ikusi ahal izango dira ordubeteko ikuskizunean. Ballet Biarritzeko buru Thierry Malandainek asmatu ditu ‘‘La Mort du Cygne’’ eta ‘‘Bolero’’ obretako koreografiak. Hirugarren laneko koreografoa, bestalde, Gaël Domenger izan da. ‘‘La Nuit transfiguree’’ Arnold Schoenberg-en izen bereko poema sinfonikoan oinarritutako obra da, eta haren xedea taldearen parte diren hamabi dantzarien lanean oinarritzea da. ‘‘Bolero’’n, askatasunaren adierazpena bilatzeko, Malandainek hamabi gazteak dantzan jarriko ditu. Ikuskizuna Coliseen izango da gaur, 20.30ean.

Dokumentuaren akzioak