Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ballet am Rheinek ‘7’ ikuskizun indartsu eta ironikoa eskainiko du asteburuan Arriagan

Dokumentuaren akzioak

Ballet am Rheinek ‘7’ ikuskizun indartsu eta ironikoa eskainiko du asteburuan Arriagan

Nazioarteko lehen mailako dantza Arriaga Antzokira itzuliko da, Ballett am Rheinen, Alemaniako eta Europa osoko talde garrantzitsuenetako baten, eskutik. Bihar eta etzi, ostiralean eta larunbatean, 7 ikuskizuna eskainiko dute 20:00etan.
Komunikabidea
Uriola.info
Mota
Albistea
Data
2016/11/10
Lotura
Uriola.info

Martin Schläpfer zuzendariak eta koreografia buruak 2009an taldea berregituratu zuenetik, aintzatespen ugari jaso ditu, horien artean Urteko Konpainia hoberenarenari ematen zaiona, hiru urtez jarraian: 2013an, 2014an eta 2015ean. Martin Schläpfer bera Urteko Koreografo aukeratu zuen Tanz aldizkariak 2010ean. Aurrekari horiekin Bilbon aurkeztuko da konpainia bihar ostiralean, azaroak 11n, eta larunbatean, 12an, Gustav Mahlerren zazpigarren sinfonian oinarritutako eta Schläpfer beraren koreografiez hornitutako 7 ikuskizunaren bi emanaldi eskaintzeko. Remus Şucheanăk zuzentzen du baleta.

7 ikuskizunean, Martin Schläpferrek, kontrasteak elkarren artean modu organikoan aritzea lortu du, oso energia berezia, eta munduko hainbat aldek elkarren artean talka egitea posible egiten duen nolabaiteko logika onirikoa sortuz agertokian. Izan ere, antzezlanean, oso irudi emozionalak eta dantza gordineko eszenak nahastuko dira, Mahlerrek bere musikan hainbat "lengoaia" sartu zituen bezala. Schläpferrek zuzenean idazten du bere dantzarien gorputzetan dantzaren bitartez adierazi nahi duena: sakontasun psikologikoa duen mugimenduaren sorkuntza, norbanakoaren adierazpenak bultzatua. Horrela, "magiaz betetako distira" ematen die bere ballet askori.

Mahlerren lanari dagokionez

Beroki ilunak eta bota astunak dituzten dantzariak bidaia luzearen ondoren euren bizilekua bilaka daitekeen mundura helduko dira. Musika eta dantza uztartu egiten dira, jazarpena jasan duten norbanakoen erretratu psikologikoa sortzeko. Gustav Mahler (1860-1911) konpositoreak ere jazarpena jasan zuen, "bohemioa austriarren artean, austriarra alemanen artean eta judua munduko edozein lekutan", berak esaten zuen bezala. Horrela, Mahlerrek musikan bilatu zuen bere dilema existentzialerako ihesbide artistikoa, bere bizitzaren eta bere artearen errealitateen arteko erlazio determinista estua ezarriz.

Ikuskizunerako sarrerak 12 eta 42 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian

Dokumentuaren akzioak