Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Balet klasikoena eta ederrena egun hauetan Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Balet klasikoena eta ederrena egun hauetan Bilbon

Jai egun hauetan, klasikotasunarekin hitzordu paregabea dago Bilboko Campos Eliseos antzokian, izan ere, The Russian Classical Ballet taldeak dantza klasiko nabarmen bi aurkezten ditu: El Lago de los Cisnes eta El Cascanueces. Lehengoa gaur berton, abenduak 4, taularatuko da, arratsaldeko 20:00etan. Bigarrena, aldiz, abenduaren 5ean, 20:00etan, eta hilaren 6an, 19:00etan.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2012/12/04
Lotura
Nontzeberri

Evgeniya Bespalova dantzari eta koreografo errusiarraren zuzendaritzapean 40 dantzari baino gehiago arituko dira oholtza gainean, tartean, errusiar dantzaren gazterik nabarmenak.

The Russian Classical Ballet honek, aparteko trebezia eta adierazpen dramatiko berezia du. Evgeniya Bespalova dantzariak zuzendu du aspalditik.
Berak, Errusiako balet onenetarikoen artean dantzari printzipal lez parte hartu du beti, Moskuko Stanislavsky Nemirovich-Danchenkoren Antzokian sartu zen arte. Lehen dantzari bezala aritu izan da obrarik garrantzitsuenetan: Romeo eta Julieta, Mari Errauskin,  Loti Ederra eta bar.

Txinan, Japonian, Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan, Italian, Brasilen, Espainian eta Estatu Batuetan barna ibili da dantzari, eta ia 2.500 ikuskizun egin ditu.

Gaur egun, dantzari gazte eta kementsuek osatzen duten munduko balet inportanteenetako bat da hau. Orain ikusteko aukera duzue Bilbon.

Campos Eliseos antzokia-k bidalita

http://www.nontzeberri.com/Irudiak/Albisteak/4451_errusianclasicballetsoundsistem.jpg

Dokumentuaren akzioak