Dokumentuaren akzioak
Bakearen armada Donostian
Errusiako armadaren abesbatzak, balletak eta orkestrak ikuskizuna eskainiko dute gaur Donostian, 18:30ean
Bi Mundu Gerren artean sortu zen taldea, eta ehun bat
lagunek parte hartzen dute ikuskizun bakoitzean. Taldearen hastapenetan,
gerran eta ospitaleetan zeuden soldaduei amodiozko eta itxaropenezko
abestiak kantatzen zizkieten. Gizonezkoen ahotsak abesbatzan; berrogei
lagun, berriz, dantzan. Jantzi ikusgarriak eramaten dituzte soinean,
euren mugimenduen ikusgarritasunarekin bat eginez. Nekazaritza mundua,
amodioa, gerratea eta gisako gaiak lantzen dituzte; Dantza ukrainarra, Soldaduen dantza eta Errusiako kanpaiak abestietan ikus daiteke, adibidez.
Abesbatzarekin
eta dantza taldearekin batera, hainbat bakarlari etorri dira Euskal
Herrira. Kalashnikov eta Kolenkov tenoreak, Stepanov eta Repin
baritonoak eta Dobrovolski baxua, esaterako.
ERRUSIAKO ARMADA. ABESBATZA, BALLETA ETA ORKESTRA
Noiz. Gaur, 18:30ean.
Non. Donostian, Kursaalean.
Dokumentuaren akzioak