Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bakailao erreagaz hasiko dituzte jaiak Oromiñon

Dokumentuaren akzioak

Bakailao erreagaz hasiko dituzte jaiak Oromiñon

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Iurreta
Mota
Albistea
Data
2016/04/23
Lotura
Anboto

Astelehenerako, San Marko egunerako, herri bazkaria antolatu dute. Meza ostean izango da hori; eta, 17:00etan, briska txapelketa hasiko da.

Hala ere, ekintza gehienak hurrengo asteburuan batu dituzte. Apirilaren 29an, ‘Mexiko’ gai lez hartuta, mozorro afaria egongo da. Hilaren 30ean, berriz, Maiztegi eskolako umeen dantza erakustaldia, tortilla txapelketa eta Luhartz taldea egongo dira, besteak beste. Azoka, Iurretako Mikel Deuna dantza taldearen saioa eta asto probak izango dituzte  maiatzaren 1ean.

Dokumentuaren akzioak