Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka BAI'Sorginkeria, jukutriak eta dantzak'

Dokumentuaren akzioak

BAI'Sorginkeria, jukutriak eta dantzak'

Claude Labat historialariak idatzi eta Marko ilustratzaileak ilustratutako 'Sorcellerie Manigances & Sarabandes' liburua oinarri hartuta, 'Sorginkeria, jukutriak eta dantzak' erakusketa da ikusgai otsailaren 20a bitarte Biarritzeko mediatekan.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Biarritz
Mota
Albistea
Data
2021/01/12
Lotura
Naiz
Erakusketako ilustrazio bat
Erakusketako ilustrazio bat

Urtarrilaren bederatzian zabaldu zituena teak Biarritzeko mediatekan ikusgai den erakusketa berria. ' Sorginkeria, jukutriak eta dantzak'  izenburupean, Claude Labat historialariak idatzitako 'Sorcellerie Manigances & Sarabandes' liburua du abiapuntu. Bertako testuak eta irudiak (Marko ilustratzailearenak) ikusi ditzakegu Nora Arbelbide mediatekako langileak kultur tartean azaldu digunez, Irisarriko Ospitalea ondare heziketa zentroak egindako erakusketa honetan.

Helburua ez da ikustaldi huts bat, publikoarengan zer pentsa eragin nahi luke, aro modernoaren hasierako Europako mentalitateak ulertzeko atea irekitzea du xede. Horretan lagungarri izango dira hilabete honetan zehar gaiaren inguruan antolatuko diren mintzaldiak ere.

Euskaraz nahiz frantsesez jarraitu daiteke otsailaren 20a bitarte ikusgai izango den erakusketa, eta bisita gidatuak egiteko aukera ere bada.

Hitzordua hartu behar da, Biarritzeko mediatekara dei eginez (0033) 05.59.22.28.86 telefono zenbakira hain zuzen ere.

Dokumentuaren akzioak