Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bailarako gazteak Sahatsa Dantza Taldean partaide izateko aukera irekiko da

Dokumentuaren akzioak

Bailarako gazteak Sahatsa Dantza Taldean partaide izateko aukera irekiko da

Nesken gutxieneko adina 15 urtekoa da eta mutilena 14koa

Ez da eskatzen dantzen ezagutzarik ezta oinarririk ere
Egilea
Joaquin Sudupe
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2015/09/02
Lotura
Diario Vasco

Irailaren erdi aldera, bailarako gazteak Sahatsa Dantza Taldean partaide izateko aukera ireki eta entseguetan hasteko garaia irekiko da. Nesken gutxieneko adina 15 urtekoa izatea eskatzen da eta mutilei dagokionean, aldiz, 14koa. Bestalde ez da eskatzen dantzen ezagutzarik ezta oinarririk izatea ere.

Entseguak ostegunetan 20:00etan eta larunbatetan 17:00etan izango dira Azkoitiko Baztartxo eraikinean. Bertan dantza trebeziak har-tzeaz eta emanaldi ezberdinetarako prestatzeaz gain, beste mota bateko kirol ariketa egiten da. «Guztia lagun arte ezin hobean, eta noski, euskal kulturaren atal garrantzi-tsuenetakoa dena jorratzeaz gain gure identitatea zaintzen», adierazi dute dantza taldeko arduradunek Azkoiti eta Azpeitiko gazte guztiak animatuz .

Interesatuek sahatsa@sahatsa.com e-posta helbide elektronira idatzita 943.85.19.74 telefonoan mezua utzita edo taldeko edozein partaideri adierazita egin dezakete.

Sahatsa Dantza taldea Urrestillan sortu zen 1976an. Azkoiti -Azpeitiko dantzari eta musikariz osatuta, euskal folkloreaz ikasi eta Euskal Herrian bertan zein kanpoan zabaltzeko helburuarekin hasi zen. Urte hauetan guztietan ikasten aritu da eta eskarmentua hartu du; horren erakusgarri da bere emanaldiei darien maila tekniko zein artistiko dotorea.

Taldeak maila tekniko zein artistiko dotorea du.

Taldeak maila tekniko zein artistiko dotorea du. / SUDUPE

Dokumentuaren akzioak