Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bailarako dantzari gazteak Zaldibian elkartuko dira gaur eguerdian

Dokumentuaren akzioak

Bailarako dantzari gazteak Zaldibian elkartuko dira gaur eguerdian

Beasain, Ordizia, Bera, Legorreta, Gabiria eta Zaldibiako haurrak izango dira desfilean

Egilea
A.A.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Zaldibia
Mota
Albistea
Data
2008/04/13

Partaideen artean izango dira, besteak beste, Beasaingo Aurtzaka dantza taldea, Ordiziako Jakintza, Legorretako Irrintzi Alai, Berako Gure Txokoa, Gabiriako Goruntz eta Zaldibiako Iztueta dantza taldea.

11.00etan hasiko dira ekitaldiak hamaiketakoarekin, ondoren, desfilea izango da herriko kaleetan zehar. 14.00etan, bazkaria izango da eta, arratsaldean, erromeria izango da Modestorekin 16.30etik aurrera.

Gogoratu, 12.00etatik 13.00etara bitartean Zaldibiako kale Nagusia itxita egongo dela autoentzat. Soilik oinezkoentzat izango da bidea zabalik haurren dantza desfilea ikusi ahal izan dezaten.

Antolatzaileek bailarako herritarrak gonbidatu nahi dituzte Dan-tzari Txiki Egunaz gozatzera.

Dokumentuaren akzioak