Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bahia Blancako Euskal Etxeak 'Beti Aurrera' bere dantza taldearen 60. urtebetetzea ospatuko du datorren asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Bahia Blancako Euskal Etxeak 'Beti Aurrera' bere dantza taldearen 60. urtebetetzea ospatuko du datorren asteburuan

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Bahia Blanca,Argentina
Mota
Albistea
Data
2008/08/18

Bahía Blanca, Argentina.

Bahía Blancako Unión Vasca Euskal Etxeko 'Beti Aurrera' dantza taldeak, egunero betetzen ez diren 60 urteak modu berezian ospatzea deliberatu zuen, eta karia hortara antolatu ditu datorren larunbat eta iganderako, abuztuaren 23 eta 24rako, festa giroko hainbat elkarretaratze eta ospakizun. Hona egitaraua:

Larunbata, abuztuak 23

Antzerki gaua: Beti Aurrerako txikien, txiki-txikien, ertainen eta helduen taldeak aurkeztuko dira UNSko Ikasgela Nagusian (Av. Colón 80) arratsaldeko zazpietatik goiti. Haiekin batera emanaldian Argentinako zenbait lekutatik etorritako dantza taldeak arituko dira: Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata, Necochea eta General Roca. Sarreren prezioa 10 pesokoa da eta Euskal Etxeko kantinan daude salgai.

Erromeria: aurrekoaren ondotik, gaueko bederatzi t'erdiak aldera erromeria egingo da Euskal Etxeko Andoni Irazusta aretoan. Janari-edariak salduko dira, familia giroan parte hartzeko, tartean enpanadak, hanburgesak, lomitoak, txistorrak, tripakiak, tortillak, izozkiak eta edariak. Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, kantinan, abuztuaren 19a baino lehen, bost pesotan.

Igandea, abuztuak 24

Meza eta dantzak plazan: Meza egingo da Bahia Blancako Katedralean goizeko hamaiketan. Bukatu ostean, asteburuan parte hartu duten dantza taldeak kalean arituko dira ospakizun koloretsu eta alaia eskainiz.

Bazkari herrikoia: Unión Vasca-ko Andoni Irazusta aretoan egingo da, eguerdiko ordu bata t'erdiak geroztik. Sarrerak kantinan egongo dira salgai abuztuaren 19ra arte, salbuespenik gabe, prezioa 60 peso dutelarik. Oturuntza amaiturik, euskal etxe eta dantza talde gonbidatuakagurtuko dira.

Bahia Blancako Euskal Etxeak 'Beti Aurrera' bere dantza taldearen 60. urtebetetzea ospatuko du datorren asteburuan

Dantza taldearen urteurrenerako diseinatu duten logoa

 


 

Dokumentuaren akzioak