Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bagerak 'Donostia Dantzan' ekimena indartu nahi du

Dokumentuaren akzioak

Bagerak 'Donostia Dantzan' ekimena indartu nahi du

Hiru urte dira 'Donostia Dantzan' ekimena martxan jarri zutenetik eta harrera bikaina izan du.

Egilea
Nerea Lizarralde
Komunikabidea
Irutxuloko hitza
Mota
Albistea
Data
2008/04/05

Urtean lau erromeria antolatu ohi dituzte Konstituzio plazan. Fernando Ruiz eta Aitziber Aiesta dantzariak hasieratik izan diraaurkezle eta irakasle lanetan. Haiekin Udaleko Txistularien banda eta hainbat dantzari.

Ekimen arrakastatsua

«Hasieran Donostiako dantza taldeak biltzeko ekimena izan zen baina pixkanaka jendea animatzen hasi zen. Donostian ez da erromeriarik egiten eta guk premia handia dagoela ikusi dugu. Jendeak interesa azaldu du erromeriekin jarraitzeko. Babesa behar dugu, erakundeena edo beste elkarteena», azaldu du Fernando Ruizek.

Erromeriak, festetako ezinbesteko elementua

Erromeriak mantentzea garrantzitsua dela azpimarratu du Ruizek: «Dantza txapelketak badira eta Euskal Jaiak ere ospatzen dira. Baina urte asko dira erromeriarik gabe eta festetako ezinbesteko elementua da». Esperientzia bikaina izan du Ruizek: «Oso ondo pasatzen dugu. Giro bikaina sortzen da plazan eta sekulako harrera du».

Hurrengo asteazkenean batzarra antolatu dute Kresala Elkartean 19:30ean. Donostia Dantzan ekimenarekin aurrera jarraitzeko laguntza emateko prest dagoen jendeari zabalik egongo da.

Dokumentuaren akzioak