Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Badatoz azken entseguaren ordua eta sanmigeletako hiru eguneko asteburua

Dokumentuaren akzioak

Badatoz azken entseguaren ordua eta sanmigeletako hiru eguneko asteburua

Gaur hasi eta astelehenera arte San Migel jaien lehenengo ekinaldia egingo dute iurretarrek. Gaur, umeentzako herri kirolak, asto probak eta DJak izango dituzte, apurka-apurka berotzen hasteko. Jai giroa Alde Zaharretik herrigunera zabaltzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Iurreta
Mota
Albistea
Data
2014/09/26
Lotura
Anboto

Jaietako ekintza ia guztiak plaza inguruan izaten direnez, herrigunean giroa sortzeko jarduerak prestatu dituzte aurten. Horrela, gauerditik aurrera Askondoko agertokian DJ Braxx egongo da, tabernariek kontratatuta. Zapatuan, berriz, gazte asanbladak urtero antolatzen duen tortilla txapelketa izango da herrigunean.

Txapliguen ordua
Asteburu betea izango bada ere, egun indartsuena San Migel bezpera izango da. Zapatu gauez Baraia Band, Fiachras eta Exaixu taldeen kontzertuak egon arren, goizetik hasiko dute eguna domekan. 12:00etan Montoitik txapliguak botata emango dute abisua. Arratsaldean Donien Atxa jaso, eta dantzariek, neska eta mutil, iaz bezala, azken entsegua egingo dute. Aurretik giroa egongo bada ere, orduan hasiko dira jaiak ofizialki. 

Iurretako danztariak, iazko San Migel bezperan, Donien Atxa eroaten

Dokumentuaren akzioak