Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Badator BAD

Dokumentuaren akzioak

Badator BAD

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/10/07
Lotura
Nontzeberri

Dantza garaikideari, antzerkiari, performanceari, dramaturgia berriei, arte biziei edota arte eszenikoen askotariko tailerrei buruzko proposamenak ate joka ditugu BAD, Bilboko Antzerkia eta Dantza garaikidearen jaialdiarekin.

Harrobia, Campos Antzokiko Kupula Aretoa, La Fundicion eta Zirkozaurre izango ditu agertoki jaialdiak datorren urriaren 13tik 23ra bitartean. Aurre estreinaldi bat, sei estreinaldi absolutu, estatu mailako bi estreinaldi  eta Euskal Herri mailako beste sei estreinaldi dakartza aurten jaialdiaren XXIV. edizioak.

Hala, 11 egunez, 16 konpainien eskutik, etxeko zazpi ekoizpen aurkeztuko ditu egitarauak. Metrokoadroka Sormen Laborategiak emango dio hasiera programazioari Zeozertan dabil baina ez dakit zertan aurre-estreinaldiarekin. Vulnera Teatroren Lo que no se ve proiektua ere ikusi ahal izango da lehen aldiz, Eszenabide 2021ek saritutako lana. Halaber, Bilbaoeszenaren bitartez eta Bilboko Udalak bultzatutako HARROBIA 2011 beka jaso duen Itziar Maneroren Memoria proiektua ere taularatuko da; eta Aitor Zabaletak sortutako Ertza antzerki eta dantza konpainiak, Otempodiz obra estreinatuko du, beste batzuen artean.

Estatuko estreinaldiei dagokienez, Frantziako Olga Cirq_Analogique eta Utopisistas  konpainien Long Play et I’ll be back emankizunez gozatu ahal izango da BAD jaialdian. Gainera, Espainia eta Erresuma Batuaren artean lan egiten duen zuzeneko arte eta antzerki esperimentaleko konpainiak ere izango dira, esterako, Sleepwalk Collective konpainiaren  Psychodrama lana.

BAD, Bilboko Antzerkia eta Dantza garaikidearen aurtengo edizioko ikuskizunetarako sarrerak dagoeneko hemen dituzue eskuragarri, baita programazioko xehetasun guztiak ere.

Dokumentuaren akzioak