Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka BAD Jaialdiak lehen mailako estreinaldiak dakartza egun hauetan

Dokumentuaren akzioak

BAD Jaialdiak lehen mailako estreinaldiak dakartza egun hauetan

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2023/10/17
Lotura
Nontzeberri

BAD Jaialdiak urriaren 22ra arte iraungo du, eta egun hauetan sei estreinaldi dakartza, Bilborock, La Fundición, Campos Antzokiko Cúpula Aretoa eta Harrobia espazioetan antzeztuko direnak.

Gaur arratsaldean bertan (19:00etan, Harrobian), Paula Gironi euskal artistarekin eta Enbor(r)ak proposamenarekin ekingo dio berriro jaialdiak bere programazioari. “Kontrastez betetako gorputz lana da, sustraia definiziotik abiatzen den dantza lana, lehen mailara, jatorrietara, enborrera (gorputza) garamatzana.

Biharko saioan, urriak 18, Cúpula Aretoan, Lo que pasa mientras, CIA. Analógicarena (Estrenaldia Euskadin) ikusi ahalko da. Rocío Tejeda eta Olaia Valle mugimenduko arteen inguruan aritzen dira. Urriaren 19an, Harrobian, Hiru(3) ikusi ahalko da Neri(H)ari-Myriam Perez Cabezón sortzaileen eskutik. Egun horretan ere, Cúpula Aretoan, Los idiomas eskainiko du Alessandra Garciak (Estrenaldia Euskadin).
Urriaren 20an ere beste bi ikuskizun: 19:00etan, La Fundición-en, Info Maniac pieza, Teatro Pragarena, eta 21:00etan, Cúpula Aretoan, Arachno pieza. Larunbatean, 19:00etan, Harrobian, Poliana Limaren Las cosas se mueven, pero no dicen nada dantza-pieza estreinatuko da. Eta azkenik, igandean ere, beste bi lan: 18:00etan, La Fundición aretoan, ETUDE4 – Fandango y otras cadencias egingo du Aina Alegrek. Eta 20:00etan, Bilborock-en, Concierto geológico piezan arituko da AzkonaToloza taldea

Jaialdiari buruzko informazio guztia www.badbilbao.eus webgunean dago eskuragarri.

Dokumentuaren akzioak