Dokumentuaren akzioak
BAD jaialdia bere programazioa aurreratu du
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, BADek bere aurtengo edizioan (urriaren 20tik 29ra) nazioartean izen eta ospe handia duten zenbait konpainiaren eta artistaren azkenengo lanak eskainiko ditu, eta hala, bere programazioaren zati bat aurrerat
Bestela, ikuskizun asko, La Fundicion aretoan ikusi ahal izango dira, bertan eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak bilduko baitira. Areto horretako programazioari hasiera emateko, urriaren 20an, Frantzian bizi den Volmir Cordeiro dantzari eta koreografo brasildar gazteak Inês izeneko dantza ikuskizuna estreinatuko du.
Hurrengo egunean Igor & Morenoren txanda izango da, eta A Room For All Our Tomorrows euren azken lana aurkeztuko dute. Mexikoko Lagartijas Tiradas al Sol konpainia ere Bilbora etorriko da, eta Tijuana antzezpena eskainiko du.
Janet Novas (urriaren 25ean eta 26an) eta Noente Paradise (urriaren 29an) Galiziako konpainien bi ikuskizunak ere programatu dira, eta Albert Quesada dantzari eta koreografoak UnDosTresUnDos bere lan berria aurkeztuko du.
Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.
Dokumentuaren akzioak