Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren beste edizio bat egingo da urriaren 17tik 27ra bitartean, eta betiko legez, BAD antzerkia, dantza eta dramaturgia berrien erakusleiho bihurtuko da beste behin.
Jaialdiaren XXVI. edizioko programazioak proposamen eszeniko anitzak eskainiko ditu Harrobia, Campos Antzokiko Kupula Aretoa, La Fundición eta Bilborock espazioetan. Horiekin batera, Arte Sakratuaren eta Dantzertiko Museoa, Euskadiko Arte Dramatikoaren eta Dantzaren Goi Mailako Eskola ere izango dira.
BAD Bilbaoren aurtengo edizioan, “arte eszenikoen diziplina aniztasuna irudikatu nahi duen irudi bat aukeratu da, dantzari, aktore edo performer gisa uler daitekeen figura baten bidez. Besoen mugimendu dinamiko eta irrealak koreografia bati zein interpretazio bati egin diezaioke erreferentzia. Irudi honek ikusleen arreta erakarri nahi du, jaialdiak proposatzen dituen ezohiko proposamen eszenikoetara hurbiltzeko interesa pizteko”.
Jaialdiak EDADEI jardunaldi profesionalak ere antolatuko ditu, Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketaren V. Topaketa gai horien gaineko elkarrizketa eta esperientzia-trukea egiteko. Jardunaldiok urriaren 19an egingo dira Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolan.
BAD jaialdiaren gaineko datu guztiak, hemen.