Dokumentuaren akzioak
BAD aurkeztu dute gaur goizean
BAD urriaren 20an hasi eta 29ra arte luzatuko da, euskal sorkuntza berriaren eta nazioarteko konpainien lanik berritzaileenak, eta abangoardiako sormena Bilbora ekartzeko.
Hala, La Fundicion, BilbaoArte, Bilborock, Guggeheim museoko auditorioan, Campos Antzokia, eta Pabellón 6 aretoetan, hogei konpainia inguru bilduko dira ikerkuntza sakonaren ondotik eta teknika berritzaileenak erabilita ekoizturiko obrak eszenaratzeko. Programazioak Estatu mailako hiru estreinaldi eta Euskadin lehen aldiz ikusiko diren hamar ikuskizun jasoko ditu.
Horrela, beste batzuen artean, Sra. Polaroiska, Ertza, Olatz Gorrotxategi, Khea Ziater, Eva Guerrero, Mugmus Laborategia, Khea Ziater edo Igor & Moreno konpainiek lanak eskainiko dituzte; ahaztu barik, MAuMren KT-83 dantza piezaren estreinaldia eta Adrian Schvarzsteinek zuzendu duen eta Bilboko eta Gasteizko udalek ekoiztu duten Lurrak euskal zirku garaikide ikusgarria.
Kanpotik etorriko diren batzuk ere nabarmendu daitezke: Volmir Cordeiro dantzari eta koreografoa, Lagartijas tiradas al sol mexikarrak edo Taoufiq Izzeddiou eta Matija Ferlin; hain zuzen ere, programazio eszenikoari hasiera emateko Volmir Cordero dantzari eta koreografo gazteak Ines izeneko bakarreko dantza ikuskizuna estreinatuko du.
Ikuskizunez gain, jaialdiak irauten duen egunetan arte eszenikoetako profesionalei zuzendutako zenbait jarduera berezi egingo dira; tailerrak eta Kataluniako Dantza Profesionalen Elkartearekin topaketa bat. Eta ez dira bakarrak izango, bideogintza, zinema eta abar ere egongo da.
Jakin nahi baduzue programazio guztia, egin klik hemen.
Dokumentuaren akzioak