Dokumentuaren akzioak
BAD asteburu honetan amaituko da
Aurtengo edizioari agur esateko eszenako estreinaldiak aukeratu dira. Marco Canale argentinarraren El futuro empezó ayer lanaren aurkezpena eta Olga Mesa koreografo eta artistaren Carmen Shakespeare: Acto 1 azpimarra daitezke.
Marco Canalen lan horrekin emango zaio amaiera BAD-en aurtengo edizioari, igandean, 20:30etik aurrera, La Merceden. Lan berria antzerki biografikoaren barruan sartzen da; minari, etxe barruko minari, familia barruko haurtzaroko minari buruzko lana da.
Asteburu honetako beste hitzordu garrantzitsuetako bat Olga Mesa artistarena da. Carmen Shakespeare: Acto 1 lana gaur, 21:30etan, eskainiko da La Mercedeko eszenatokian.
Gaur ere, Claudia Días koreografo portugesaren Algo valioso se agota izeneko obra ikusteko abagunea egongo da.
Asteburuko programazioak erabateko beste estreinaldi bi jasoko ditu. Holanda eta Euskadi artean bizi diren Naiara Mendioroz eta Javier Murugarren euskal artisten Bi-hots dantza lan berria bihar eskainiko da, 21:30etan, La Merceden. Horrez gain, Ruemaniak euskal konpainiak Sergei aurkeztuko du, Deustuko kiroldegian, larunbatean eta igandean.
Dokumentuaren akzioak