Dokumentuaren akzioak
Bachen musikari jarraiki mugituko da Maria Muñoz
Soinurik eta musikarik gabe emango dio hasiera Maria Muñoz dantzariak bere koreografiari. Isiltasunak J.S. Bachen Clave bien temperado piezari emango dio paso. Obra intimista horren musika noten konbinazioari gorputzaren mugimenduaren bitartez erantzungo dio Maria Muñoz dantzariak.
Maria Muñoz dantzaria hainbat konpainiatako kide izan da. 1982an Herbehereetako Shusaku & Dormu Dance Theatre taldean aritu zen, eta 1989an Mal Pelo taldea sortu zuen. Talde horrek hainbat obra estreinatu ditu, besteak beste, Testimoni de Llops, Atlas eta On a Remplace les coos.
Dantza. Bach, Maria Muñozekin. Non: Gasteizko Artiumen. Noiz: Gaur, 20:00etan.
Dokumentuaren akzioak