Dokumentuaren akzioak
'Aztarnak' dantza ikuskizuna eskainiko dute bihar, Etorkinaren Egunaren harira
Hainbat jatorritako artistak elkartuko ditu bihar arratsaldean Modelo aretoak Iruñeko Baobab taldeak sortutako Aztarnak dantza ikuskizuna eskaintzeko. Udalak eta herriko GKEen koordinadorak elkarlanean antolatu dute emanaldia igandeko, abenduaren 18ko, Etorkinaren Nazioarteko Eguna dela-eta.
Ikuskizunaren egileek azaldu dutenez Aztarnak deitu duten lanak, kulturak, identitateak eta sentipenak biltzea du helburu, eta horrekin erakutsi nahi dutena da desberdintasun horiek, banandu beharrean, aberastu egiten dutela. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera libre izango da.
Dokumentuaren akzioak