Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azpitarte anaiak hirugarren aldiz jarraian txapeldun Dantza Solteko Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Azpitarte anaiak hirugarren aldiz jarraian txapeldun Dantza Solteko Txapelketan

Nestor Basterretxeak diseinatutako trofeoa Azkoitira ekarriko dute

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2007/06/20

Txapelketa hirugarren aldiz jarraian irabazteak, Nestor Basterretxeak diseinatutako trofeoa Azkoitira ekartzea ahalbidetu die Jon Ander eta Edurne Azpitarteri.

Ohikoa den moduan, bikote parte-hartzaileek fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatu zituzten, biak zortzi pausokoak, eta epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarreko Joxe Joan Ugalde, Jesus Mari Garate, Rafa Salaberria, Joxe Antonio Atxukarro eta Gabriel Alonsok osatu zuten. Epaileek dantzarien erritmoa, bien arteko berdintasuna, zailtasuna eta dantzaren osotasuna baloratu zituzten.

Garaipen honekin, dantza askatuaren historiara pasatu dira Jon Ander eta Edurne , lehiaketa hiru alditan irabazi duten bikote handienen alboan, hain zuzen, Lezoko Joxe Joan Ugalde eta Lourdes Esnaola (1981-82-83), Donostiako Antton Mendizabal eta Amaia Illarreta (1989-90-91), Bergarako Edu Muruamendiaraz eta Amaia Agirre (1992-93-94), Azkoitiko Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epelde (1998-99-2000) eta Hernaniko Parrondo anai-arrebak (2002-03-94).

Lehiaketan hamabi bikotek parte hartu zuten, bederatzi gipuzkoarrak, bi bizkaitarrak eta bat Nafarroakoa. Puntuazioari dagokionez, Azpitarte anaia-arrebek 382,25 punturekin lortu zuten garaipena. Eneko Gil eta Nerea Vesgari 359 puntu eman zizkieten epaileek eta 341,75 Mikel Igartua eta Ibane Basetari.


 Azpitarte anaiak hirugarren aldiz jarraian txapeldun Dantza Solteko Txapelketan

Dokumentuaren akzioak