Dokumentuaren akzioak
Azpitarte neba-arrebak irabazle Euskal Herriko txapelketan
Asier Ena eta Maite Lazkano sailkatu ziren bigarren Segurako lehian
Ondoren sailkatu ziren gainerako bikoteak: Alex Torre eta Josune Fernandez, Xabier Azurmendi eta Janire Urbieta, Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas, Xabier Segura eta Lierni Martiarena, Xabier Etxaniz eta Leire Larrañaga, Joseba Apaolaza eta Irati Imaz, Aritz Martin eta Maialen Olazabal eta Mikel Igartua eta Ibane Baseta. Faborito argirik gabe hasi zen saioa, eta azken unera arte ez zen jakin zein bikotek eramango zuen Nestor Basterretxeak diseinaturiko garaikurra. Azkeneko urteotan lehenengo postuetan sailkatu izan dira Joan Ander eta Edurne Azpitarte, eta aurten lehenengo txapela jantzi dute.
Bestalde, Mikel Igartuak eta Ibane Basetak bikote gazteenari dagokion saria irabazi zuten, eta Xabier Segurak eta Lierni Martiarenak, berriz, jantzi onenarena.
Segurako Baratze pilotalekua beterik zegoela jokatu zen txapelketa.
Dokumentuaren akzioak