Dokumentuaren akzioak
Azpitarte anaiak, Euskadiko dantza txapelketako saria ekarri zuten bigarrengo urtez udalera
Udalaren Sari Nagusia Nestor
Basterretxearen eskultura lanak irudikatzen du. Sari hau, lehenengo
sailkatutako bikoteak ordezkatzen duen Udaletxean gordetzen da hurrengo
txapelketa egin arte. Bikote irabazleak ordezkatzen duen Udala sariaren
jabe egingo da baldin eta bikote horrek hiru aldiz segidan edo bost
urtez txandaka txapelketa hau irabazten badu.
Ez dira asko
ohore hori izan duten bikoteak eta horien artean 1998-99-2000. urteetan
irabazi ondoren Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epelde Azkoitiarrak lortu
zuten eskulturaren jabetza.
1985-1987-1988 eta 1992. urteetan
beste azkoitiar bikote batek irabazi zuen txapelketa eta bosgarren
aldiz irabazi beharrean gelditu ziren eskulturaren jabetza lortzeko;
bikote hau Isaac Agirre eta Belén Sagarzazuk osatzen zuten.
Azpitarte Anaiak
Azkeneko
bi urteetan ere azkoitiarrak izan dira txapeldun Euskadiko Dantza
Sueltoko Txapelketan, hain zuzen Azpitarte anaiak eta atzo ekarri zuten
eskultura Azkoitiko udaletxera.
Bigarrengo urtez, Nestor
Bazterretxearen obra udaleko pleno aretoan egongo da hirugarren
garaipenaren zain, betiko Azkoitian gelditzeko.
Bikote honek
badaramatza 20 urte dantzan elkarrekin eta beraiek adierazi zuten
bezala, gaur egun dantza egiteko, gero eta teknika zehatzagoa behar da,
pausoak eta mugimenduak gero eta konplikatuagoak direlarik.
Bestalde,
orain murgildurik daude urteko momentu lanpetuenean, hain zuzen
Segurako txapelketak zabaltzen duena eta irailean Donostian bukatzen
dena
Dokumentuaren akzioak