Dokumentuaren akzioak
Azpitarte anai-arrebek dantza solteko txapelketa bigarren aldiz irabazi dute
Basterretxearen eskultura Azkoitira eramango dute hurrengo urtera arte Eneko Gil eta Nerea Vesga, bigarren
Ohizkoa
den moduan, bikote parte hartzaileek fandangoa txistuz eta Arin-Arina
trikitixaz dan-tzatu zituzten eta epaimahaia Euskal Dantzarien
Biltzarreko Joxe Joan Ugalde, Karlos Sarriegi, Rafa Salaberria, Joxe
Antonio Atxukarro eta Gabriel Alonsok osatu zuten. Irabazleek Nestor
Basterretxeak egindako trofeoa beraien herrira eramango dute hurrengo
urtera arte eta saritan jaso zituzten baita ere 680 euro, txapela,
lepokoa, euskal makila, oroigarriak eta lau bidaia.
Azpitarte
anai-arrebak oso pozik zeuden lortutako garaipenarekin eta dantza
jardunean lasai eta oso gustura aritu zirela zioten. «Hamar aldiz baino
gehiagotan parte hartu dugu lehiaketa honetan eta zilarra eta brontzea
irabazita bagenituen ere, iaz lortu genuen garaipenak konfiantza handia
eman zigun. Horregatik oso lasai etorri gara gaur eta dantzan aurrena
aritu beharrak ere ez digu eragozpenik suposatu. Bai fandangoan zein
arin-arinean urrats batzuk berriak sartu ditugu eta hurrengo urtean ere
ondo prestatuko dugu txapelketa, Basterretxearen trofeoa Azkoiti aldera
eramateko».
Gogoratu hiru aldiz jarraian irabazi behar dela
lehiaketa eskulturaren jabetza lortzeko eta ,datorren urtean gailentzen
badira, bigarren bikote azkoitiarra izango da trofeoa eramaten, aurrez
Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek eskuratu baitzuten.
Hamabi bikote
Atzoko
lehiaketan 12 bikotek parte hartu zuten, Bizkaiko bat ezik denak
gipuzkoarrak. Puntuazioari dagokionez, Azpitarte anai arrebek 371, 25
punturekin lortu zuten garaipena. Eneko Gil eta Nerea Vesgari 359,75
puntu eman zizkieten epaileek eta 359, 25 hirugarren egin zuten Aitzol
Ena eta Miren Illarretari.
Jantzien dotorezia nabarmentzeko
sariketa ere ohizkoa da txapelketa honetan eta atzokoan lehen saria
Hernaniko Xabier Segura eta Lierni Martiarenak irabazi zuten eta
bigarren saria Eneko Gil eta Nerea Vesgarentzat izan zen. Bikote
gazteenarentzat gordetzen den Gillermo Areizaga saria Bergarako Jon
Arrillaga eta Izarne Mendiak eskuratu zuten.
Atsedenaldian eta
epaimahaiak sailkapena egiten zuen bitartean, Iñaki Telleria eta Joxe
Joan Ugalderen Ziklus Dantz ikuskizuna eraman zen oholtza gainera,
Segurako frontoia betetzen zuten dan-tza zaletuentzat oso gustagarria
suertatu zena.
Dokumentuaren akzioak