Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azpeitia Zuberoarekin bat egingo da

Dokumentuaren akzioak

Azpeitia Zuberoarekin bat egingo da

Hebentik Kultur Ellkartearen sormena ezagutzeaz gain, herriko hainbat taldek ere parte hartuko du ekitaldietan

Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Zuberoako Hebentik Kultur Elkartearen arteko topaketak daude asteburuan Azpeitian. Atzo hasi ziren ekitaldiak. 'Xora' filma, estrainekoz zubereraz egindako luzemetraia, ikusteko parada izan zen Soreasu Antzokian. Ekitaldi ugari prestatu dira, ordea, eta gaur eta bihar izango dute jarraipena.
Egilea
Eli Aizpuru
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2014/02/08
Lotura
Diario Vasco

'Hebentik... zubiak' ekimenean Kultur Mahaiko hainbat taldek parte hartuko du. Halanola, Ta3. zineklubak, Baigerako kantujirako kideek, Julian Barrenetxea abesbatzakoek, musika taldeek, Ilunpe pilota elkartekoek, Luis Alberdi 'Beltza'-ren dantza sueltoko eskolak eta haren ikasle Azpeitiko Ikastola Ikasberriko guraso taldeak, Itsasi Euskal Kultur Taldeak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak, Sanagustin kulturgunearekin batera.

Hebentik kultur elkarteko kide eta sortzaileetako baten, Mixel Etxekopar musikariaren, arteko «hartu-eman informal» baten ondorioa da asteburu honetako zita.

Dokumentuaren akzioak