Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azpeitia Dantzanen barruan, areto dantzen txanda izango da igandean

Dokumentuaren akzioak

Azpeitia Dantzanen barruan, areto dantzen txanda izango da igandean

Egilea
Julene Frantzesena
Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2023/07/06
Lotura
Uztarria
Dantzaki eskolakoen emanaldi bateko irudia.

Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza eskolako kideek igandean eskainiko dute emanaldia, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Emanaldirako gonbidapen ia guztiak agortuta daude. Azpeitia Dantzanen barruko azken aurreko saioa izango da igandekoa.

Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza eskolako kideen txanda izango da asteburu honetan. Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruko hirugarren emanaldia eskainiko dute areto dantzetako ikasleek igandean, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Horiek urtean zehar ikasitakoak erakutsiko dituzte agertokian, Orbegozoren gidaritzapean; askotariko doinuak eta dantzak ikusi ahal izango dira.

Emanaldirako gonbidapen ia guztiak agortuta daude, baina oraindik gelditzen dira gutxi batzuk. Horiek Kulturaz kooperatibaren webgunean eskura daitezke, doan.

Uztailaren 16an, igandez, bukatuko da Azpeitia Dantzanen aurtengo edizioa, Itsasi kultur taldeko kideen emanaldiarekin. Duela bi aste hasi zen herriko dantza taldeen emanaldien zikloa, eta ordutik dozenaka eta dozenaka herritar izan dira Soreasun, askotariko dantzez gozatzen: honako lotura honetan ikus daitezke Luis Beltzaren dantza suelto eskolako kideen emanaldiko irudiak, eta honako honetan, berriz, Sahatsa dantza taldekoek eskaini zutenekoak.

Dokumentuaren akzioak