Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azpeitia Dantzaneko ikuskizunetarako sarrerak eskuragai daude

Dokumentuaren akzioak

Azpeitia Dantzaneko ikuskizunetarako sarrerak eskuragai daude

Egilea
Nerea Uranga
Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2023/06/15
Lotura
Uztarria
Iazko Azpeitia Dantzanen Itsasiren emanaldia.

Ekainaren 24tik uztailaren 16ra arte izango dira dantza emanaldiak. Guztietarako sarrerak doan dira, eta eskuragai jarri dituzte Kulturaz.eus webgunean.

Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruan lau dantza emanaldi izango dira aurten ekainaren 24tik uztailaren 16ra bitartean. Lau ikuskizunak Soreasu antzokian izango dira, 19:00etan hasita. Emanaldi guztietarako sarrera doan da, baina aurrez gonbidapena eskuratu beharko da Kulturaz.eus webgunearen bidez.

Honakoa da Azpeitia Dantzan egitasmoaren egitaraua:

  • Ekainaren 24an, Luix Alberdi Beltza 40 urtez dantza irakasle lanetan ibili dela ospatzeko dantza emanaldia izango da. Emanaldian Juan Antxieta musika eskolak, Dantza Suelto Eskolak eta Ikasberriko gurasoen dantza taldeak parte hartuko dute.
  • Uztailaren 2an, Sahatsa dantza taldeak Oi Lur dantza ikuskizuna eskainiko du, Azpeitiko Udal Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren laguntzarekin.
  • Uztailaren 9an, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza eskolakoen aretoko dantzen ikuskizuna izango da.
  • Uztailaren 16an, Itsasi dantza taldearen emanaldia izango da.

Dokumentuaren akzioak