Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azpeitia Dantzan egitasmoa igandean abiatuko dute

Dokumentuaren akzioak

Azpeitia Dantzan egitasmoa igandean abiatuko dute

Egilea
Jabi Leon
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2011/07/08
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Dantza gustuko duten guztiek Azpeitiko Udalak urtero antolatzen duen Azpeitia dantzan egitasmoaren emanaldiekin disfrutatzeko aukera izango dute uztaileko ondorengo asteburuetan. Lehenengo hiru emanaldiak Sanagustin kulturgunean egingo dituzte (hilaren 10, 16 eta 24an) eta azkena (31n) Olazko Andre Maria plazan.

Edonola ere, aurtengo Azpeitia dantzan egitasmoari hasiera emateko Orbegozo taldearen saloiko dantzak ikusteko parada izango da datorren igandean, 20.00etatik aurrera, Sanagustinen.

Jose Mari Orbegozoren zuzendaritzapean burutuko den ikuskizun honetara gerturatzen direnek merengue, vals ingelesa, sevillanak, cha cha cha, pasodoblea, salsa, tango, samba edo rueda cubana bezalako dantzak ikusi ahal izango dituzte; hairspray eta dreamgirls bezalako dantza berriak ahaztu gabe.

Hilaren 16an, berriz, soka dantzan, Itsasi euskal kultur taldeak prestatu duen azken ikuskizunaren txanda izango da. Ainara Bidal eta Maite Maiz zuzendarien aginduetara burutuko den emanaldi horretan, Itsasi taldekoek "dantzaz eta sokadantzaz beteriko ikuskizuna" eskainiko dute.

Lan horretan "dantza zahar eta koreografia berriak" izango dira ikusgai.

Uztailaren 24an Udmurtiako Aikai taldearen eta Urola Erdiko Sahatsa taldearen kideak igoko dira Sanagustineko eskenatokira (22.00etan), beti ere, kolorez eta energiaz beteriko ikuskizuna aurkezteko.

Dantzari eta musikari adituz osatuta dagoen Aikai taldeko profesionalek dantza tradizionaletan oinarrituko dute Petr Danilov zuzendariaren aginduetara Azpeitian eskainiko duten lana.

Era berean, Sahatsako lagunek Bizkaia eta Gipuzkoako dantzekin osatutako ikuskizuna taularatuko dute, Juan Luis Lizaberen zuzendaritzapean. Lan horretan, Ezpata dantzariak, aurreskulariak, trikitilariak eta batelariak "Bizkaian hain ezaguna den Dantzari dantzako zatiak, Gipuzkoako Ezpata dantzak, brokel eta ustai jokoak, aurreskularien trebeziak eta erromeri alaiak" burutuko dituzte.

Aurtengo programari amaiera ona emateko, Colombiako Orkeseos dantza taldearen emanaldia izango da San Inazio egunean (23.30ean) Olazko Andra Maria plazan. Orain dela 25 urte sortutako konpainia Raul Ayala maisuaren zuzendaritzapean arituko da.

Sahatsa taldeko dantzariak emanaldi batean

Sahatsa taldeko dantzariak emanaldi batean (N. G. )

Dokumentuaren akzioak