Dokumentuaren akzioak
Azkoitiko laugarren Nazioarteko folklore jaialdiak bete egin zuen Balda Plaza
Taularatu zen lehenengo taldea; polinesiatarrak izan ziren, beraien gerla dantza indartsuak erakutsiz.Gizonezkoen ondoren, bertako emakumeak dantza lasai eta leunago egin zituzten. Ondoren, Sahatsa Dantza taldeak; Zuberoko Pastoral dotore eta alaia eskaini zuten.
Jaialdiari bukaera eman zion taldea; kolonbiarra izan zen, erritmo bai goxo , bai azkar eskainiz. Besteak beste, erritmo afro-kolonbianoak eta Espainiako okupazioaren garaiko dantza koloretsuak ikusi ahal izan genituen. Bukaeran, alkateak eta zinegotziak eman zieten oroitgarri bana talde bakoitzari.
Balda Plaza jendez beterik egon zen jaialdi ikusgarria jarraituz, nahiz eta bukaera aldera lanbroari ekin zion eguraldiak. Hala ere dena bukatu arte ateri eutsi zion denon mesederako.
Dokumentuaren akzioak