Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azkoitiko 30. Dantzari Txiki Eguna

Dokumentuaren akzioak

Azkoitiko 30. Dantzari Txiki Eguna

Aurtengo edizioan 500 bat umeek hartuko dute parte

Egilea
Joaquín Sudupe
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2004/05/09

Aurtengo edizioan 500 bat umeek hartuko dute parte. Horietatik 300 baino gehiago kanpoko herritatik etorriko direnak eta ostintzekoak azkoitikoak.



Antolatzaileak Kandiola Dantza Taldea eta Txalkor Txistulari Taldea ditugu eta Azkoitiko Udala babeslea da.



Aurtengoan Oñatiko Oñatz, Zarautzko Mollarri, Errenteriko Ereintza, Legazpiko Korosti, Urretxuko Lurra, Donostiako Ikasbide elkartea, Zestoako dantza taldea, Bizkargi dantza taldea, Floreaga Salestar ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako Kandiola dantza taldea izango dira gure artean. Kanpotik etorri diren umeak, herriko etxeetara joango dira bazkaltzera. Herriko dantzari bakoitzak beste bi eramaten ditu etxera otorduan; ohitura denez. Laguntzaileen artean ,Floreagako Salestar ikastetxea, goizeko ogitartekoaz arduratuko da, Iraurgi Elkarteak monitore eta txistulariei baskaria hemango die eta Sahatsa dantza taldeak 2 monitore ipiniko ditu dantza talde bakoitzeko.



Goiz partean,hamarretan Intxausti parkean bildu ondoren Floreaga Malestar ikastetxera joango dira kalejiran otartekoa hamaikak aldean jateko. Eguardian Azkoitiko kaleetan arituko dira erakustaldiak eskainiz eta 13:00 inguruan herriko enparantzan taldez talde dantza emanaldia ikusteko aukera izango dugu. 14:00 bazkaltzeko garaia izango dugu eta 17:00etan herriko plazan guztiek batera dantza alardea eskainiko digute.



Erromeri giroan amaituko da aurtengo ekitaldia 18:30ean (Eguraldiak lagunduko ez balu, jaialdi osoa Gurea Udal Pilotalekuan egingo litzateke).

Dokumentuaren akzioak