Olatz Peon alkateak Irene Caminosi egin dio agurra Trianguloan, ondoren, udalbatzako kideak elkartu dira omenaldi horretara. Ondoren, trial txapeldunak, tiroa agindu die eskopetariei. Bordon dantzariak ez dira geldirik egon arratsaldean. Larremendin, Trianguloan eta azkenik Zumardiaundian. Aurreskua hasiera besterik ez da izan, hortik aurrera, ohiko dantzak eskaini dizkie bertan elkartu direnei.