Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azken dantza

Dokumentuaren akzioak

Azken dantza

Egilea
Naiara Roldan de Aranguiz
Komunikabidea
Ataria
Tokia
Ugarte (Amezketa)
Mota
Albistea
Data
2024/10/07
Lotura
Ataria

Ohikoa den moduan, ingurutxoa dantzatu zuten ugartearrek festei amaiera emateko. Guztira, hamahiru bikote aritu ziren frontoian ikusleen gozamenerako.

Listo. Amaitu dira. Aurtengoz Ugarteko festei agur esateko ordua iritsi da. Asteburu beteari amaiera emateko azken dantza dantzatu zuten atzo iluntzean ugartearrek: ingurutxoa.

Eskualdean berezia den dantza da ingurutxoa; Bedaion eta Ugarten dute bereizgarri. Irailean bedaiotarren txanda izan bazen ere, atzokoan Ugarteko auzotarrena izan zen, Errosarioko Amaren festekin batera.

Aurretik, entseguak izan dituzte egun handian dantzan atera aurretik. Lan horretan, hain zuzen ere, umeak trebatzen aritu dira Gotzone Zubillaga eta Leire Sagastume. Eta urtero bezala, euren dedikazioa antzeman da dantza taularatzeko orduan. Dantza bizirik mantentzeko ezinbestekoa baita transmisioaren harian etenik ez izatea. Honela, hari horri aurtengoan dantzari berri bat gehitu da: Nere Amondarain.

Musikari dagokionez ere, aurtengoak berritasuna izan du. Urte luzetan ingurutxoa musikatzen Garikoitz Llobregat txistularia aritu bada ere, aurtengoan testigua pasa dio Xanti Nazabali. Txistulari berria, plaza zaharrerako.

Dokumentuaren akzioak