Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azeri dantzak emango die hasiera inauteriei

Dokumentuaren akzioak

Azeri dantzak emango die hasiera inauteriei

Ostegunean hasiko dira inauteriak Ereintza elkarteak antolatzen duen Azeri Dantzarekin. 90 lagunek hartuko dute parte aurten sasi emakumez eta sasi gizonez osatutako dantza festan. Ereintza elkartearen egoitzatik abiatuko da kalejira 19:00etan, eta Juan de Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Esmalteria, Maria de Lezo, Madalena, Foru Plaza, Biteri Txiki, eta Gamon Zumardia zeharkatuta herriko plazan egingo dute dantza saio nagusia. 20:00etan izango da hori, eta urtero bezala txantxa giroa ez da faltako.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/02/21
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Herritarrak parte hartzera deitu dituzte aurten ere, eta erantzun ezin hobea jaso dutela esan dute antolatzaileek, “oso pozik gaude. Jaia oraindik eta herrikoiagoa bihurtu da eta”.

Oilarqueen, Asteme, eta Katuko inauterietako pertsonaiek ere ez dute kale egingo Azeri Dantzan.

Sardinaren ehorzketa

Amaitu ere Ereintzak egingo ditu inauteriak sardinaren ehorzketarekin. Datorren asteartean izango da hori. herriko kaletan barrena ibili ondoren, Oiartzun ibaira botako dute sardina, tradizioari jarraituta. Dantza, umorea eta bertsoekin osatuko ekintza Herriko plazak hartuko du. Ereintzako kideez gain, Errenteriako Udal Bandak eta Amulleta danborraren kofradiak lagunduko dute desfilea. herritarrak parte hartzera deitu ditu Ereintzak.


Azeri Dantzak hasiko ditu inauteriak ostegunean.

Dokumentuaren akzioak