Dokumentuaren akzioak
Azeri dantza, herritarrei zabalik
Otsailaren 4an helduko da Azeri Dantza Errenteria-Oreretara, ostegun gizenarekin batera Ereintza elkartearen eskutik, Inauteriei hasiera emateko. Iaz lehenengoz zabaldu zituen ateak udalerrian tradizio bilakatu den dantzak, eta aurten ere gonbita egin die dantza taldeak bat egin nahi duten herritarrei. Ereintza Dantza Taldeko kideekin batera ariko dira, beraz, hala erabakitzen duten herritarrek, eta horrek festa ederragoa eta herrikoiagoa egingo duela esan du Ereintzak.
Entseguak deitu dituzte horren harira. Asteazken honetan bertan izango da lehena, 20:00etan Merkatuzarren. Hurrengoak berriz, hilaren 20an, 27an eta otsailaren 3an egingo dituzte ordu eta leku berean. Dantzez baino jolasez eratua dagoela azeri dantza nabarmendu dute Ereintzako kideek, “ez du inongo konplikaziorik”.
Dokumentuaren akzioak