Dokumentuaren akzioak
Axular Dantza eta Mukaki taldeek bihar arratsaldeko giroa berotuko dute
Axular Dantza Taldeak bere lana ekarriko du, 18:00etatik
aurrera, Aldats pilotalekura. Sarrera doan izango da, eta Talaia
antzezlana aurkeztuko du. Herriko ikusleei ez zaie istorioa ezezaguna
irudituko, bertan oso ospetsua den beste ipuin antzerakoa baitago, La
hilandera izenekoa.
Beste ekintza 19:30ak aldera hasiko da herriko kaleetan
zehar. Iparraldeko Mukaki Taldeak bere musika eta dantzak aurkeztuko
ditu.
Dokumentuaren akzioak